Said Dambarren gorpuak urtebete darama desagertua
Urtebete igaro da Said Dambar 26 urteko gaztea Aaiunen hil zutela, Poliziak buruan tiro eginda, familiak salatzen duenez, baina Marokok ukatu egiten du tiroengatik hil zela. Dambar etxeratze agindua ezarrita zegoela kalean hil zuten. Senideek autopsia egiteko eskatu duten arren, agintariek horri entzungor egin diote, eta ez dute gorpurik lurperatzeko. Dambarri ustez tiro egin zion poliziari hamabost urteko kartzela zigorra ezarri zioten urrian, nazioarteko presioaren eraginez. Sahararren borrokaren ikur bilakatu da Dambar, eta haren familia, borroka eredu. Urteurrenean protesta egitera deitu dute Mendebaldeko Saharako hiri nagusietan, eta baita Donostian eta Gasteizen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu