Aste honetan bozkatuko da Nazio Batuen Erakundean Palestinak kide oso moduan onar dezaten egingo duen eskaera., eta azken momentuan areagotzen ari dira bozkea hori saihesteko ahaleginak. Gaur goizaldean hainbat bilera egin dituzte hainbat agintarik eta horien artean Salam Fajad Palestinako Aginte Nazinaleko lehen ministroak eta Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak egin duten bilera nabarmentzen da.
Palestina NBEn estatu independente bezala onartuta bake elkarrizketei bultzada ematea du asmo PANek. Jesuralem Post egunkariaren arabera, ordea, Barakek eskaera atzera botatzeko eskatu dio Fajadi. AEBek beto eskubidea erabiliko dutela iragarri dute, eta oso zaila izango du Palestinaren eskaerak aurrera egitea. Bozketaren emaitza edozein delarik ere, ordea, indarkeria areagotuko delakoan ari dira bilerak egiten azken orduetan.
AEBak eta Europako Batasuna ez dira ados jarri
Hillay Clinston AEBetako Estatu idazkaria eta Catherine Ashton Europako Batasuneko Kanpo Politikarako goi ordezkaria ere bildu egin dira. "Jarraitu beharreko bideaz jardun gara", esan du Clintonek, baina bien artean aurrerapausorik izan dela ukatu dute. AEBak ez bezala, Europako Batasunean gehiengo dira Palestina onartzearen aldekoak, batez ere, Frantziak eta Espainiak bultzatuta.
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohiak Palestina onartzeak izan ditzakeen ondorioez ohartarazi du, eta erdibideko bat proposatu dute. AEBak, EB, Errusia eta NBEko ordezkariak ere bildu dira.
Batzar nagusian aurrera, eta Sergurtasun Kontseiluan betoa
Bi bozketa egingo dira aste honetan Palestinaren eskaeraren inguruan. Lehenengoan batzar nagusian NBEko kide diren herrialdeek bozkatuko dute, eta hor eskaerak aurrera egitea espero da. Gero, ordea, Segurtasun Kontseilura eramango dute eskaera, eta hor AEBen betoarekin egingo du topo palestinarren eskaerak.
Israelek ez du nahi eskaera hori NBEn jorratzea ere. Palestinar eta israeldarren arteko elkarrizketak, ordea, blokatuta daude Tel Avivek ez duelako luzatu nahi Zisjordanian koloniak eraikitzeko moratoria.