Herrialdeko eta herrialtez kanpoko eskuineko indarrek Venezuelaren kontrako "gerra ekonomikoa" aurrera daramate, Nicolas Maduroren gobernuaren ustez. Hala esaten ari da Maduro bera 2013an gobernura iritsi zenetik. Horri aurre egiteko argudioarekin 60 eguneko "salbuespen egoera ekonomikoa" ezarri du Gobernuak.
Luis Salas Produkzio Ekonomikoko presidenteordeak azaldu du, neurri horrekin aurrekontu orokorrak erabili ahal izango dituztela, krisiaren eraginak arintzeko. Venezuelako "estruktura produktibo eta finantzieroa birplanteatzeko politika estrategikoa"k diseinatu ahal izateko neurri zehatzak hartu ahal izango dituztela azpimarratu du Salasek. Hala, oinarrizko produktuen gabezia konpontzeko neurriak epe motzean hartuko dituztela aurreratu du; adibidez aireportu eta portuetan merkantziak azeleratzea.
Gaceta Oficial-ek azaldu duenez, neurri hauekin "gizartearen hezkuntza, osasun, etxebizitza eta kirol eskubideak babestea" nahi dute.