Bart zituzten zenbatzekoak Hondurasko hurrengo presidentea erabakiko duten azken botoak. Ordea, oposizioko ordezkariak ez ziren aurkeztu, eta Hauteskundetarako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi behar izan zuen kontaketa prozesua.
Bi hautagaiak ia berdinduta daude, botoen %42,92 eskuratu ditu Juan Orlando Hernandez ofizialistak eta %41,42 Salvador Nasralla oposizioko buruak. Baina zenbaketa amaitzear zela istiluak piztu dira. Gutxienez pertsina bat hil da eta hainbat zauritu, protestetan. Nasrallaren jarraitzaileek egungo presidentea eta haren jarraitzaileak egin dituzte erantzule, istiluek "izen abizenak" dituzlea adieraziz.
Hala, Gobernuak salbuespen egoera ezarri du hamar egunez. Ondorioz, herritarrek ezingo dute kalera atera arratsaldeko seiak eta goizeko seiak bitartean.