Mundua

Salbuespen egoera ezarri dute Txilen lurrikarak gogorren astindutako bi eskualdeetan

Hamar mila soldadu bidali ditu Gobernuak Maule eta Biobio probintzietara, larrialdi egoeran laguntzeko eta arpilatzeak eragozteko. 700dik gora dira hildakoak.

2010eko martxoaren 1a
19:14
Entzun
Gogorra ari da izaten lurrikararen ondorena Txilen. Urik, argindarrik eta oinarrizko azpiegiturarik gabe segitzen dute eremu zabal batean, eta horrek guztiak jendearen egoneza eragin du. Atzo merkataritza zentroetan arpilatze saioak izan ziren Concepcionen (Biobio eskualdeko hiriburua eta Txileko bigarren hiririk handiena), eta egoera horri aurre egiteko salbuespen egoera ezarri du Michele Bachelet presidenteak Biobion eta Maulen; hots, lurrikarak bortitzen erasandako bi eskualdeetan.

Hamar mila soldadu bidali dituzte bi probintzia horietara, bi agindurekin: batetik, larrialdi egoerari buelta ematean laguntzea, eta bestetik, arpilatzeak eta ordena publikoaren kontrako ekintzak eragoztea.

Orain arteko zenbaketaren arabera, 711 dira larunbat goizaldeko lurrikararen ondorioz hildakoak. Astinduak 8,8ko indarra hartu zuen Richter eskalan, eta azken urteetan izandako gogorrenetakoa da. Tsunamia ere eragin zuen Hawai inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.