Alo Abdala Sale Yemengo presidentea herrialdera itzuli da gaur goizean, azkeneko hiru hilabetean Saudi Arabian egon ostean osasun arazoengatik, osatzen. Yemengo telebista publikoak eman du berria.
Ekainaren 3an atentatua jaso zuen Salek, presidentzia egoitzan, eta larri zauritu ziren.
Urtarrilaren 27tik bere erregimenaren kontrako protestak egiten ari dira Yemenen, eta indarkeriak ez du amaierarik, oraingoz. Esaterako, atzo bost lagun hil ziren Sana hiriburuan, borroketan.
AEBetako Gobernuak boterea uzteko eskatu dio, gaur.