2011
•Urtarrilak 27. Milaka pertsona atera ziren karrikara Sanan.Ali Abdullah Salehi boterea uztea eskatzeko lehen manifestazio handia izan zen.
•Otsailak 2. Boterea 2013an utziko zuela iragarri zuen Salehek. Oposizioak ez zuen onartu, eta protestekin segitu zuen.
•Martxoak 3. Oposizioak plan bat proposatu zuen, presidenteak boterea urte amaieran uzteko.
•Apirilak 23. Salehek Golkoko herrialdeen plana onartu zuen, baina ez zuen bete.
•Ekainak 3. Saleh larri zauritu zuten bere jauregiaren aurkako erasoan. Saudi Arabiara joan zen sendatzera.
•Irailak 23. Saudi Arabiatik itzuli zen presidentea.
•Azaroak 23. Boterea uzteko akordioa sinatu zuen Salehek, immunitatearen truke.
2012
•Urtarrilak 22. Immunitatea onartu eta biharamunean, Salehek boterea utzi zuen.