Irudia. Yemen
SALEHEN OSTEKO LEHEN BOZAK
Ali Abdala Salehen ondorengo presidentea aurkeratzeko bozkatu dute Yemenen. Atzoko bozak nahasiak izan ziren, eta erasoetan zortzi lagun hil ziren. Dena den, Hauteskunde Batzordearen arabera, parte hartzea handia izan da. Abo Rabo presidenteordea izan da hautagai bakarra, Salehek GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluarekin trantsizioa baketsua izateko akordioa egin ondoren. Irudian ikusten denez, Yemengo emakumeek eta gizonek bereizita ematen dute botoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu