Lehen aldia da bi buruzagiek, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak eta Alistair Darling ezezkoaren aldeko kanpainako burua, telebistako eztabaida saio batean parte hartzen dutela.
Bi ordukoa izango da eztabaida saioa. Euskal Herrian 21:00 direnean hasiko da eta zuzeneak ikusi ahal izango da STV telebista katean.
Erreferendumerako sei aste geratzen direnean, inkestek ezezkoari ematen diote gehiengoa, nahiz eta bi aldeek espero duten eztabaidak kanpainan lagunduko diela. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministrordearen iritziz, Salmonden "erraz" irabaziko du aurrez aurrekoa: "Munduko herrialderik aberatsenetako bat gara. Independentziaren helburua da aberastasun hori gizarte hobea eraikitzeko erabiltzea eta uste dut Alexek lortuko duela hori azaltzea".
Aldiz, ezezkoaren aldeko kanpaina bultzatzen ari den Better Together plataformako kide Blair McDougallen esanetan, Salmond "showman bat" da, eta hori argi geratuko da eztabaidan. "Alistair Darlingek egitateak aurkeztuko dizkie. Jendeak badaki erabaki garrantzitsua dela hau, eta uste dut gizon egokia aukeratu dugula lan honetarako".
Bi buruzagiek euren argudioak azaldu ostean, ikusleen galderak erantzun beharko dituzte.