eskozia

Salmonden ordezko izateko hautagaitza aurkeztuko du Sturgeonek

Glasgown egindako agerraldi batean iragarri du Eskoziako lehen ministrorde kargua utziko duela SNPko buruzagitza eta lehen ministro kargua hartzeko asmotan.

Nicola Sturgeon, Eskoziako erreferendumean botoa eman ondoren. ROBERT PERRY, EFE
2014ko irailaren 24a
11:46
Entzun

Azaroan egingo du batzarra SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistak. Orduan utziko du Alex Salmondek Eskoziako lehen ministro kargua eta SNPko buruzagitza, eta han erabakiko dute zein izango den haren ordezkoa.

Nicola Sturgeonek jada iragarri du bere burua aurkeztuko duela: "Ohore handia litzateke nire herrialdeko ministro nagusia izatea, bereziki une hunkigarri eta baikor honetan". Azken hamar urteetan Salmonden alboan aritu da lanean.

Hautagaitza aurkezteko arrazoien artean, esan du bere herrialdearen eta alderdiaren "esanetara" jardun nahi duela, eta uste du lan horretarako "pertsona egokiena" dela. Haren lehentasunak "berdintasunak eta demokrazia" dira.

Gainera, espero du bere hautagaitzak "mezu ahaltsu bat" igortzea Eskoziako emakume guztiei: "Zure jatorriak ez du axola, ezta bizitzan lortu nahi duzunak ere; 2014ko Eskozian ez dago nahi duzunarekiko mugarik".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.