Somoza dinastiaren aitak, Anastasio Tachok, Nikaragua izeneko etxaldean bizi zela esaten zuen, AEBen jabegoan, eta dudarik ez zuen egiten etxalde hartako nekazariak desagerrarazteko, Augusto Sandinok kooperatibetan antolatutakoak baziren. Tachok gidatzen zuen Guardia Nazionalak hil zuen Sandino 1934an, baina ekintzailearen lekukoa jaso zutenek amaitu zuten harekin. 1956an hil zuen Rigoberto Lopez Perez poetak Leonen egindako atentatuan, eta ekintza hark eratorritako errepresioa pairatu zuen Carlos Fonseca Amadorrek, FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren sortzaileak. Iraultzailea orduan sartu zuten lehen aldiz kartzelan, baina Nikaragua aldaraziko zuen mugimendua gidatzea ez zion galarazi gertaera hark, alderantziz.
Uztailaren 19an mugimendu haren borrokak leherrarazi zuen iraultza orain dela 32 urte, eta egun bera ematen diote FSLNren sorrerari, duela 50 urte, baina gaur da eguna duela mende erdi idatzi zutela frontearen ildoen lehen txostena, Hondurasen. Orduan proposatu zuen Fonsecak sortzen ari zen erakunde armatuaren izena: FSLN. Somozaren kontrako borrokan egun garrantzitsua izanzen.
Mende erdi geroago, milaka lagun pilatu dira Managuan Daniel Ortegaren ingurura, iraultzaren gaurkotasuna aldarrikatzera. Agertokia bakearen eta maitasunaren70eko hamarkadako sinboloz josi dute, baina orduan sandinismoak ez zuen kutsu katolikoa eman diote diskurtso sozialista eta iraultzaileari, Bibliaren pasarteetan oinarritua eta Jesukristoren irakaskuntzen aipuak eginez, Nikaraguan erlijioak herritarrengan duen garrantziaren isla. Ezkerretik eta eskuinetik hori da gaur egun fronteari egiten dioten kritiketako bat: Eliza katolikora gerturatu dela.
FSLNren eta iraultzaren urteurrenean, Miguel Obando y Bravo kardinalak Daniel Ortega presidentearen behartsuen aldeko lana laudatu zuen —Joan Paulo II.ak hil baino lehen egindako azken gauza izan zen artzapezpiku kargua kentzea, gorrien alde jartzeagatik —, eta, eskuindarren aldarriak partekatzen dituzten artzapezpikuen etsai amorratua bilakatu arren, iraultzaren ikur izatea, eta erlijioak diskurtsoa aldatzeko adina indar izatea da kontrarioen heldulekuetako bat. Ortegaren inguruan eraikitzen ari diren mugimendu populista gustuko ez duten bezala, baina «herria iraultzarekin dago», presidentearen ustez.
FSLNren arabera, kritika gehienak MRS Mugimendu Sandinista Berritzailetik datoz, 1995ean FSLNtik bereizi zirenengandik. Sozialismoak ordurako zentzua galdu zuela uste izan, eta diskurtso liberalera gerturatu ziren. 2001ean FSLNrekin koalizioan aurkeztu zen hauteskundeetara, baina 2006an ez zuten Ortegarekin bat egin. Aurtengo azaroko bozei begira, dialektika gogorra izaten ari da bien artean.
Populismoaz gain, Ortegak erregimen baten portaera izatea leporatzen dio oposizioak, oro har. Konstituzioaren erreforma berrienaren arabera, ezingo luke bozetara aurkeztu, baina Auzitegi Gorenak FSLNk jarritako salaketaren alde egin du, eta behin-behinean Konstituzioaren artikulua indargabetu du.
2006tik dago Ortega boterean gehiengo sinplearekin, baina datorren gobernurako gehiengo osoa ematen diote inkestek, eta, beraz, Legebiltzarraren kontrola ere bai—Konstituzioaren erreforma iragarri du—. Kosta ahala kosta, hori saihestu nahi dute haren arerioek, Hugo Chavezen bidea ez dezan egin Ortegak. Bere ibilbidean garai goxoenak bizi ditu, herritarren babesari dagokionez. 1985etik 1990era gobernatu zuen, baina ondoren hamasei urte oposizioan egon behar izan zuen. Garai batzuk ez baitira izan xamurrak FSLNrentzat.
Garapena
Carlos Fonseca AmadorrenFSLNk ez du gaurkotasunik galdu: «Garai berrietara egokitzeko gaitasuna zen Fonsecaren obsesioetako bat, eta errealitatea beti izaten dugu oso gogoan, bestela ez baitago iraultzarik», dio Daniel Ortegak. Sandinoren nortasunak eta gaitasunak inspiratu zuen Carlos FonsecaAmador FSLNren eraketan, 1961ean; egoerak alda daitezkeela uste izateaz gain, eredu bat ere bazuen, hauspoa: Kubako iraultza. Bi hilabete lehenago lortu zuten kubatarrek Playa Girondikestatubatuarrak botatzea. Bi urte zituen Kubako iraultzak, baina urte hartan bertan definitu zuen Fidel Castrok estrategia. Guatemalan, El Salvadorren, Hondurasen eta Haitin, Nikaraguan bezala, AEBen babesean sendo zeuden diktadurak, Leonidas Trujillo Dominikar Errepublikako hil zuten urte berean.
Frontearen sorreratik iraultzara hemezortzi urte igaro ziren. 70eko hamarkada diktadoreek markatu zuten, Brasilen,Txilen, Argentinan, Uruguain, Paraguain eta Bolivian, eta Nikaraguan 1979an boterea hartu zuen FSLNk, diktadorea bota, eta somozatarren guardia desegin. Hori ez zen gustuko AEBentzat, eta auzoko hainbat herrik eskaini zioten Washingtonen kontrairaultzari. 1980an Ronald Reaganek irabazi zituen AEBetako bozak, Karibera bakea ekarriko zuela zin eginez, eta kontrak iritsi ziren. Ez zuten lurraldea hartzea lortu, baina bai sufrimendu asko eragin, ekonomiaren eta gizartearen ahultze izugarria, eta iraultzarekiko urruntze bat gertatu zen gerragatik.1990eko bozak galdu, eta oposizioan, hamasei urtean, ezinbestean atzeratu behar izan zuten proiektua. Bigarren aukera izaten ari dira orain.
Nikaragua. FSLN
Sandinismoaren gaurkotasuna
Carlos Fonsecak FSLN eratu zuela 50 urte bete dira, eta iraultzarenak 32; sortzailearen balioa gogoratu du egungo presidenteakIndartsu dago Daniel Ortega, baina alderdiari zentzua aldatu izana leporatzen diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu