Sant Jaume de Frontanya herriko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) botoemaileen %94,7 Kataluniaren independentziaren alde azaldu dira gaur, galdeketan. Herri txikia da hura, 21 lagun besterik ez zeudelako erroldan kontsultan. 19k hartu dute parte: 18k independentziari baiezkoa eman diote eta batek ezezkoa.
Ramon Vilalta alkateak adierazi du galdeketak "katalanen kontzientzia zabaltzeko" balioko duela.
Bihar Kataluniako beste 166 herritan egingo dute kontsulta. Irailaren 13an Arenys de Munten (Bartzelona) egin zuten, eta parte hartutako lagunek garbi esan zuten Kataluniaren independentziaren alde daudela, 2.568k baiezko botoa eman zutelako eta 61ek ezezkoa -29 boto txurizkoak izan ziren eta 12 baliogabeak-. Zortzi mila biztanle bizi dira Arenys de Munten, eta %41eko parte-hartzea izan zen.
munDUA
Sant Jaume de Frontanyako galdeketan %95, Kataluniaren independentziaren alde
Bihar beste 166 herritan egingo dute kontsulta. Irailaren 13an Arenys de Munten egin zuten: 2.568k independentziaren aldeko botoa eman zuten eta 61ek ezezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu