Igandean bete ziren sei hilabete Kolonbiako Gobernuak eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak Kuban bake elkarrizketak abiatu zituztenetik, eta Juan Manuel Santos Kolonbiako Gobernuko presidenteak hitz egin du elkarrizketa horien harira.
Esan du justizia ezin dela bakerako "oztopo" izan, eta gaineratu du gakoa dela "zenbateraino" egiten zaion uko justiziari bakea lortzeko. "Baina hitz egiten eta elkarrekin lan egiten, denok erantzuten badugu berdin edo adostasunak lortzen saiatzen bagara, orduan aurrera egiten jarraitu dezakegu".
Santosek esan du Kolonbia "oso garai berezian" dagoela, baketzeari erreferentzia eginda. Lur eremuen inguruan eztabaidatzen ari dira FARC eta gobernua; negoziatzaileek aitortu zuten jarrerak gerturatu dituztela gai horren inguruan, baina oraingoz ez dago aurrerapausorik adostutako agendan.
Bilkurak hasi zituztenetik bederatzi bilera sorta egin dituzte.