Juan Manuel Santos Defentsa ministro izandakoa eta U alderdi ofizialistako buruak irabazi du Kolonbiako Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia, botoen %46,57 jasota. Gehiengo osoa lortzetik gertu geratu da. Antanas Mockus Alderdi Berdeko hautagaia izango du aurkari bigarren bueltan; honek %21,48 babesa jaso du.
Ekainaren 20an izango da bigarren saioa eta, beraz, bietako batek hartuko du Alvaro Uriberen lekua presidentzian. Honekin izan zen, hain justu, ministro Santos.
Kolonbiako 32 departamenduetako 31n nagusi izan da Santos. Mockusek Putumayon baizik ez du irabazi, herrialdearen hegoaldean.
Lehen itzulikoan Errotiko Aldaketa alderdia geratu da hirugarren -German Vargas da burua-, %10,14ko babesarekin. Ondoren: Polo Demokratikoa ezkerrekoa -%9,16-, Alderdi Kontserbadorea -%6,14-, Alderdi Liberala -%4,37-.
FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gerrillak abstentzioaren aldeko deia egin zuen.
Presidentetzarako hauteskundeetan 30 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea. Atzo 350.000 soldadu mobilizatu zituen gobernuak, segurtasuna izate aldera.
munDUA
Santos ofizialistak irabazi du Kolonbiako Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia
Botoen %46 jaso du, eta Alderdi Berdeko hautagaia izango du kontrario bigarren bueltan; honek %21 lortu du. Ekainaren 20an izango da hurrengo itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu