Sare sozialak erabiltzen ari dira boluntarioak mobilizatzeko

2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko protestak antolatzeko eta jendea kalera ateratzeko sare sozialak erabili dituzte.Hala, sare sozialen erabilera debekatzea ere pentsatu du David Cameron lehen ministroak.

Orain, ordea, egoerak buelta eman du, eta boluntarioak mobilizatzeko tresna bihurtu dira Twitter eta Facebooken gisakoak. Dirua jasotzeko plataformak ere sortu dituzte sare sozialak erabiliz, konpontze lanak egiteko behar dituzten langileak aurkitzeko ere baliagarri zaie. Foro batean, esaterako, argiketariak eta arotzak bilatzeko kanpaina jarri dute martxan .

Modu horretan milaka lagun atera dira kalera, protestek utzi dituzten txikizioak konpontzera, eta kalteak izan dituztenei laguntzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.