Aurrerantzean, Poloniako herritarrek kontu handiagoz ibili beharko dute sarean jartzen dituzten datu eta mezuekin. Izan ere, legedia berriaren arabera, Bane Ministerioak ez du epailearen baimenik beharko herritarrek interneten argitaratzen dituzten profilak ikertzeko, ez eta ere, sarean argitaratzen dituzten mezuak irakurtzeko.
Demokraziaren Defentsarako Batzordeko kide Mateusz Kijowskiren arabera, giza eskubideen "urraketa" da legedia berria.
Ikerketapean
Oposizioa ez da, ordea, susmoak agertu dituen bakarra. Europako Kontseilua azken asteetan Poloniak egin dituen erreformak ikertzen ari da, EBko araudia urratu duen susmopean, Hain zuzen ere, bihar helduko da Varsoviara Kontseiluko ordezkaritza bat, epaile, giza eskubideen aldeko ordezkari eta Gobernuko ministroekin hitz egiteko asmoz.