Libia

Sarkozy eta Cameron Tripolin daude, bisitaldi labur bezain sekretuan

Gaur goizean abiatu dira, eta hiriburua bisitatu ostean, Bengazira joatekoak dira. Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak iraultzaren alde egindakoa eskertu dio Sarkozyry.

2011ko irailaren 15a
10:46
Entzun

Frantziako presidente Nicolas Sarkozy eta Erresuma Batuko lehen ministro David Cameron Libian daude gaur, Trantsitziorako Kontseilu Nazionalari babesa emateko. Sarkozy eta Alain Juppe gaur goizean abiatuko dira, 06:00etan, eta Tripolin daudela baieztatu dute.

"Sarkozyk eskubidea du Libiara datorren lehen presidentea izateko. Izan ere, Frantziaren esku-hartzea gabe Bengazik eta herriak ezingo zuketen iraultza herrialde osora eraman", esan du Jaled Amer al Turiuman Kontseilu Nazionaleko idazkariak.

Bisita, ordea, laburra bezain sekretua izaten ari da eta ez dago horren gaineko informazio askorik. Tripoli hiriburuan ziren elkartzekoak Sarkozy eta Cameron, eta Frantziako presidentea handik Bengazira joatekoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.