Bagdali Ali al-Mahmudi Libiako lehen ministro ohiak berretsi du Muammar Gaddafik diruz lagundu zuela Sarkozyren 2007ko kanpaina.Al-Mahmudiren abokatuek ziurtatu diote Mediapart.fr webguneari, eta gaineratu diote jasoa duten dokumentua benetakoa dela. Mediapart.fr-ren kontra salaketa jarri zuen Sarkozyk, presidentearen ustez gezurrak zabaltzeagatik eta webguneak ere bide berari jarraitu dio, kalumniagatik. Auzibidea zabalik dago.
Herenegun, berriz, SNC Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko buruzagiek Sarkozyren bertsioa babestu zuten, baina azken egunetan gora eta behera dabil gaia, eta ez dio onik egin presidenteari.
Sarkozy, Gaddafiren ustezko laguntzaren zama ezin kendurik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu