Frantzia

Sarkozy inputatu dute 2012ko hauteskunde kanpainako finantzaketarengatik

Kanpaina finantzatzean izan ziren irregulartasunak aztertzen ari da epailea.

2016ko otsailaren 16a
13:12
Entzun

Frantziako presidente ohia epailearen aurrera joan da deklaratzera. Epaileari azalpenak eman behar izan dizkio 2012ko hauteskunde kanpainako irregulartasunak aztertzen ari diren Bygmalion auziaren barruan. Hamabi orduz egon da epailearen aurrean.

Bygmalion enpresak orotara 18,5 milioi euroko faktura faltsuak egin zizkion UMPri, ustez kanpainako gastuak zirenak alderdiaren izenean egin zitezen. Auzi horretan Sarkozyk zerikusirik ba ote duen aztertzen ari dira auzitegiak. Kanpainan ezin zuten 22,5 milioi euro baino gehiago gastatu. Alderdiari egindako faktura horiek, baina, kanpainarako erabili zirela uste da.

Oraingoz 13 lagun daude inputatuta auzian: Bygmalion enpresako zuzendaritzako kideak batzuk, eta UMPkoak beste batzuk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.