Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidente ohia inputatu du Bordeleko epaile batek, ustez UMP legez kanpo finantzatzeagatik. Liliane Bettencourt L'Oreal enpresako jabeari "ahulezia abusua" egitea leporatu diote. Eliseorako bere kanpaina finantzatzeko izan zen ustez hori, 2007an.
Sarkozy hamar orduz izan da Justizia jauregian, eta azalpenak emateaz gain, Bettencourten hainbat langilerekin aurrez aurre egoteko aukera izan du. Bettencourten familiaren gertukoek aurretik azaldu izan dutenez, Sarkozy hainbatetan izan zen L'Oreal-eko jabearen etxean, baina Sarkozyk orain arte esan du soilik Bettencourten senarrarekin bildu zela, behin bakarrik.
Sarkozyren inputazioarekin, dagoeneko hamazazpi lagun daude nahasita UMPren ustezko legez kanpoko finantzaketaren auzian.