Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak baieztatu dute energia nuklearrari buruzko akordioa erdietsi dutela, horren "garapen bateratu, zibil eta militarra" egiteko. Bi herrialdeek batzarra egin dute, Parisen.
Sarkozyk ondoren adierazi du Frantziak eta Erresuma Batuak dutela Europako defentsa politikaren ardura nagusia. Cameronen arabera, defentsa arloko lankidetza "funtsezkoa" da. "Batzuetan Europako kontuen inguruan desadostasunak izan ditugu. Ulertu beharra daukau", esan du Erresuma Batuko lehen ministroak.