Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eskuin muturreko botoak eskuratzeko mezua ematen ari da kanpainan. Urtebetean Europako Batasunak mugetan gertatzen direnak kontrolatzen ez baditu Frantziako mugak itxi egingo ditu Sarkozyk. Horixe esan du azkena, igandeko mitinean, baina iritzi horrek oposizioaren kritika eragin du. Lehiakiderik sendoenak, François HollandekEuropa «ahuntz-buru» bilakatzea leporatu dio, eta François Bayrou hautagai zentristak «burugabea» dela mugak ixtea.
Baina hauteskunde kutsua agerikoa da Sarkozyren hitzetan, Barne ministro Claude Gueant ez baitzen joan ere egin Schengeni buruzko bilera erabakigarrira, eta barne ministroak dira horrez erabakiko dutenak. Europako Barne komisario Cecilia Malmstromek gogorarazi dio mugarik gabeko Europan mugak ezartzeak EBren ituna aldaraziko lukeela. Europako merkataritza askeaz ere mintzatu da presidentea babeste politika aldarrikatuz.
Bien bitartean, Nicolas Sarkozyren 2007ko presidentetzarako kanpaina finantzatu zuela ziurtatu du Belgikako Mediapart egunkari digitalak. Saif al-Islam Gaddafiren semeak, Ziad Takkiedine enpresarioak eta Brice Hortefeux Sarkozyren ministroak sinatu zuten dokumentu judizial batean oinarritu da.
Sarkozyk Europaz duen iritzia salatu du Frantziako oposizioak
Mediapart hedabideak jakinarazi du Gaddafik finantzatu ziola kanpaina Frantziako presidenteari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu