mundua

Sarkozyk politika utziko du, hauteskundeak galtzen baditu

Presidentetzarako hauteskundeek bi itzuli izango dituzte, apirilaren 22an eta maiatzaren 6an.

2012ko martxoaren 8a
11:58
Entzun

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak iragarri du politika utziko duela, Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan garaipena lortzen ez badu. Apirilaren 22an izango da lehen itzulia; bigarrena, berriz, maiatzaren 6an izango da.

Inkesten arabera, François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagaia aurretik da.

Politika utziz gero zertan ariko den ez daki Sarkozyk, RMC eta BFM TV hedabideei jakinarazi dienez.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Sarkozyk esan du hauteskundeak irabazten baditu agentzia publiko bat sortuko duela bananduta dauden emakumeek pentsioak jaso ditzaten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.