FRANTZIA

Sarkozyren ospe ona lagungarri izatea espero du eskuinak, bozen bigarren txandan

AGENTZIAK
PARIS
2004ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Joan den igandean egin ziren Eskualdeetako Hauteskundeetan ezkerrak sei punduz aurrea hartu ondoren, eskuineko indarrek Nicolas Sarkozy Frantziako Barne ministroaren ospe ona lagungarri izaitea espero dute, datorren igandean egitekoa den bigarren txandan emaitzak hobetzeko. Izan ere, Jean-Pierre Raffarinen gobernuaren aurka zigorrezko boto egite bat nabarmen izan bada ere bozketa hauen lehen itzulian, Sarkozyk ospe ona gordetzen du frantses herritar gehienen iritzian.

Le Monde egunkariak zioenez atzo, Jean-Pierre Raffarin lehen ministroak berak eskatu dio Sarkozyren ahaleginak oro egin ditzan eskuinak galtzeko arriskuan dituen bospasei eskualdetan egoerari buelta ematen laguntzeko. Hala, beti ere egunkari honen arabera, lehen ministroak galdegin dio Barne ministroari, bigarren txandaren ikuspegian egunotan egiten ari den hauteskunde kanpainan, «bultzazailea» izateko, bera aldiz, «gidatzailea» egongo delarik.

Kanpainaren bultzazaile

Gauzak horrela egonda jokaera aldaketa handi bat egon daiteke gaur egun Frantziako gobernu gehiengoko indar politiko nagusia den UMP Mugimendu Popular batentzako Mugimenduaren barne harremanetan. Ezen, Alain Juppe lehen ministro ohiak berriki jasandako justizia zigorraren ondorioz, Nicolas Sarkozyk gero eta anbizio handiagoak agerian utzi ditu UMPko buruzagitza hartzeko edo behintzat kontrolatzeko, 2007. urtean gertatuko diren Errepublikako presidentetzan lehiatzeko ikuspegian.

«Edozein, Sarkozy ezik» mezua hazi egin bada orain arte UMPko hainbat burukideren inguruan, joan den igandeko porrotak Barne ministroaren behartzeaz beste aukerarik ez die uzten uneotan. Nicolas Sarkozyk Frantzia zeharkatzen du egunotan UMP eta UDFren artean osatutako zerrendak sustatzeko. Atzo Bastian eta Nizan zegoelarik, Metz eta Lillen egongo da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.