frantzia

Sarkozyren semea, zuzendaritzako kide izanen da soilik

Parisko finantza barrutia kudeatzen duen erakundeko kide izanen da Nicolas Sarkozyren seme Jean. Atzo uko egin zion batzordeko presidente hautagaitzari, polemikagatik.

2009ko urriaren 23a
15:53
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidentearen seme Jean (23 urte, Zuzenbidea ikaslea), Epad Parisko Defence finantza barrutia kudeatzen duen erakundeko zuzendaritza batzordeko kide izanen da gaurtik aitzinera. Hasierako asmoa zuzendaritzako buru izatea zen, baina Jean Sarkozyk atzo erretiratu egin zuen hautagaitza, polemika handia sortu baita Frantzian.

UMPk -Frantzian agintean dagoen alderdiak- gehiengoa du Epadeko batzordean, eta Sarkozyk hamabortz botoko aldea atera dio bertze hautagaiari: Nadine Garciari.

Epadeko presidente izateko nahikoa meritu ez duela egin zioten aitzineko egunetan Jean Sarkozyren aurkariek, eta aitaren karguaren eraginaz baliatu zela hautagaitza sendotzeko. Heldu den abenduaren 4an hautatuko dute Epadeko presidentea eta, UMPk batzordean gehiengoa duenez, Jean Sarkozyk irabazteko aukera nabarmena zeukan.

Hautagaitzari uko egitean, "susmopean lortutako garaipenik" ez duela nahi erran du Sarkozy presidentearen semeak, eta bere aurkako "manipulazio eta desinformazio kanpaina" salatu du. Zuzendaritza batzordeko kide izatearekin konformatu beharko du, oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.