Nicolas Sarkozy (UMP) Frantziako presidente da dagoeneko. Gaur goizean hartu du kargua, Parisen. Hamaiketan hasi da kargu-hartze ekitaldia, eta hantxe izan da, besteak beste, azkeneko hamabi urtean presidente izan dena, Jacques Chirac.
Sarkozyk, presidente gisa egin duen lehen hitzaldian, "frantziarrak dezepzionatzeko eskubiderik ez" daukala esan du. "Bost urterako hautatu naute, eta emaitzak lortzera behartuta dago".
Frantziaren "nortasuna eta independentzia" defendituko duela adierazi du eta, era berean, "babesten duen Europa" defendituko du, "Mediterraneoaren batasuna", "Afrikaren garapena" eta "garapen jasangarria".
Argazkian, Chirac eta Sarkozy gaur, Parisen.
Frantzia
Sarkozyren txanda
Gaur hartu du Frantziako presidente kargua. "Ez dut eskubiderik frantziarrak dezepzionatzeko", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu