Frantzia

Sarkozyren ustez, "liskarrak ez dira krisi sozialaren ondorio"

Gune "gatazkatsuetan" segurtasun neurriak hartzen segituko duela esan du Frantziako presidenteak, "politika jakin hau fruituak ematen ari delako".

2007ko azaroaren 29a
13:08
Entzun
"Paris inguruan izandako liskarrak ganberrokeriaren ondorio dira, ez krisi sozialaren ondorio". Hala esan du gaur Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuaren presidenteak. "Gaizkile batek gizartearen biktima dela badio, hori baztertu egiten dut nik, baita liskar bakoitza gizarte arazo dela diotenean ere".

Bi mila polizien aurrean agerraldia egin du gaur Sarkozyk, Parisen, eta hantxe egin ditu adierazpenok. "Ganberro bati auzo bateko heroi bihurtzen uzten badiogu, [Frantziako] Errepublikari iseka egiten ariko gara, baita zuen [polizion] lanari ere".

2002an Barne ministro izendatu zutenean, auzo "gatazkatsuetako" segurtasunera begira neurriak hartu zituen Sarkozyk, eta orain, presidente dela, lan horrekin segituko duela hitz eman du. "Izan ere, politika jakin hau fruituak ematen ari da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.