munDUA

Sarkozyri gutunean bala bidali ziola egotzita gizonezko bat atxilotu dute

Montpellier ondoan atzeman du Poliziak. Dati, Alliot Marie eta Albanel ministroek ere jaso zituzten eskutitzak, balekin.

2009ko irailaren 21a
14:31
Entzun
Aurten Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteak eta hainbat ministrok gutunetan balak eta heriotz mehatxuak jaso izanak oihartzun handia eduki du, eta horrekin lotuta lagun bat atxilotu du Frantziako Poliziak: 51 urteko gizonezkoa -Thierry J.-. Heperian herrian atzeman du, Montpelliertik gertu.

Sarkozyk Poliziari kasua argitzeko presa sartu zion, eta hainbat jendarme aritu ikerketa lanetan azkeneko asteetan. Gizonezkoa duela hamar egun atxilotu zuten lehen aldiz, galdeketa egiteko, eta Poliziak adierazi du aurreneko gutuneko zigiluan atzemandako ADN zantzua erabakigarria izan dela. 2007ko maiatzean bidali zuen, Poliziaren arabera, lehen gutuna: Marcel Roques Lamalou les Bainsko auzapezari.

Ikerketako iturriek jakinarazi dute atxilotuaren etxean balen hainbat kaxa topatu zituztela, eta Sarkozyri-eta bidalitako marka bereko munizioa zela.

Presidenteak ez ezik, Rachida Dati, Michele Alliot Marie eta Christine Albanel ministroek ere jaso zituzten eskutitzak, balekin.



Thierry J.k %80ko elbarritasuna dauka, gaixotasun neurologiko bategatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.