Sarraskiak ez du etenik eragin 'KCK auziko' epaiketan, eta urtarrilaren 9an segituko du

2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Diyarbakirren 152 ekintzaile eta politikari kurduren aurka egiten ari diren KCK auziaren epaiketaraino iritsi da Roboskiko sarraskiaren oihartzuna. Akusatuek saioa bertan behera lagatzeko eskatu zioten atzo epaileari, hildako 35 zibilen omenez, baina ez zuen eskaria onartu. Orduan, zutitu, eta txalo eginez egin zuten protesta akusatuek. Iazko irailean hasi zuten epaiketa, eta «legez kanpoko talde armatu bateko kide» izatea leporatzen diete akusatuei. Hamabi alkate eta giza eskubideen aldeko hainbat ekintzaile daude tartean. Datorren urtarrilaren 9an jarraituko du giza eskubideen erakundeek «epaiketa politikotzat» jo dutenak. Bizi osorako kartzela zigorra jaso dezakete akusatu batzuek. Bestetik, Ozgur Gundem egunkari kurduko zuzendari ohi Turabi Kisin atxilotu du Turkiako Poliziak. Guztira, 95 kazetari daude Turkiako espetxeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.