Mundua

Saudi Arabiak ez du nahi Iranek Siriari buruzko bake konferentzian parte hartzea

Ban Ki-moonek gonbidatu du Iran. NBEren idazkari nagusiaren arabera, Siriako konponbidearen parte bat izan behar du Iranek.

2014ko urtarrilaren 20a
22:42
Entzun

Saudi Arabiak ez du Iran Geneva 2 bake konferentzian egotea. Gaur goizean gonbidatu du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak Teherango Gobernua, baina Saudi Arabiak ezin duela parte hartu esan du, "ez duelako onartzen publikoki trantsizio gobernu bat ezartzea". Gaineratu du, SPA agentziaren arabera, Iranek indar armatuak dituela Sirian Al-Assaden alde borrokan.

Bake konferentzia etzi hasiko da, Montreauxen (Suitza). Hauexek dira parte hartuko duten bederatzi herrialdeak: Mexiko, Australia, Bahrein, Belgika, Grezia, Hego Korea, Herbehereak, Luxenburgo eta Vatikanoa. Horiek parte hartu ondoren, Genevara eramango dute konferentzia, eta han parte hartuko dute Siriako Gobernuak eta oposizioak.

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak esan du nazioartearen parte hartzea orduan eta handiagoa izan elkartasun keinua orduan eta garrantzitsuagoa eta erabilgarriagoa izango dela ondoren Siriako Gobernuak eta oposizioak izango dituzten hartu-emanetan. 

Iran da gaur egun Siriak nazioartean duen aliatu nagusia. Banek gaineratu du hitz egin duela Irango Atzerri ministro Javad Zarifekin, eta horrek esan diola ulertzen dutela negoziazioen oinarrian 2012ko ekainaren 30eko Genevako adierazpena dagoela. Adierazpen horretan trantsizio nazionalerako gobernu bat eratzea nahi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.