Protestak herrialde arabiarretan
Saudi Arabiako erregeak milioika dolar emango ditu
Inguruko herrietan gertatzen ari dena ikusita, atzerritik Saudi Arabiara itzuli da Abdala bin Abdelaziz erregea, eta hitz eman du milioika dolar bideratuko dituela hainbat gizarte zerbitzuetara etor dakiokeenari aurre hartu nahian. Besteak beste, Higiezinen Garapenerako Funtsari 10.000 milioi dolar emango dizkio etxebizitzetarako maileguak errazago eman ahal izateko; gainera, erakunde horrekin zorretan dauden pertsonak zorraz libratuko ditu. Familientzako diru-laguntzak ere igo ditu: orain arte, familia bakoitzeko zortzik baino ezin zituzten jaso, eta orain hamabostek jaso ahal izango dituzte. Horretarako 950 milioi dolar bideratuko ditu. Zaintzarako eta ikasketetarako ere emango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu