Human Rights Watch (HRW) giza eskubideen aldeko erakundeak Europako Batasunak eta AEBek Arabia Saudirekiko duten jarrera salatu du. Otsailetik oposizioko ehun kide baino gehiago atxilotu dituztela dio HRWek, eta Europako Batasunaren eta AEBen ixiltasuna "ozena" dela adierazi du.
Atxilotuetakoen artean Nadhir Al Majid idazle eta irakaslea dago. "Preso politikoen zerrenda handitzen ari da, eta Europako Batasunaren eta AEBen isiltasuna geroz eta ozenagoa da", esan du HRWek. Zehazki, Catherine Ashton Europako Batasuneko Atzerri ministroak esandakoak salatu ditu; Ashtonek bi eguneko bisita ofiziala egin ondoren oso pozik itzuli zela esan zuen, preso politikoen inguruan txintik ere esan gabe.