Schengen akordioa hautsi dezake Frantziak
PARIS. Denboraldi baterako Schengen akordioa bertan behera uztea pentsatzen ari da Frantziako Gobernua. Izan ere, Tunisiatik eta Libiatik Italia igaroz Europara heldu den immigranteen uholdea ikusita, Gobernuak adierazi du akordioa ez dela izan eraginkorra. Hain zuzen ere, duela astebete Frantziak Italiatik zetozen trenen sarrera galarazi zuen hainbat orduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu