Schengengo Ituna ez aldatzea erabaki du EBk
BRUSELA. Europako Batasuneko herrialde gehienek Schengengo Ituna ez aldatzea erabaki dute, Europako Batzordearen eskaera errefusatuz. Estatuek mugen kontrolerako duten eskumena Bruselaren esku uztea nahi zuen batzordeak. Horrez gain, Bulgariak eta Errumaniak ez dute Schengengo Itunaren parte izaterik lortu; Herbehereek eta Finlandiak eman diete ezezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu