Frantziako presidentetzarako hautagaia aukeratzeko PSren barne prozesuan parte-hartzea handia izan da: alderdiko 218.711militanteek zuten atzo hiru hautagaietatik baten aldeko botoa emateko aukera, eta 178.000 inguru (%82,04) izan ziren eskubide hori gauzatu zutenak.
Irabazlea, berriz, argia izan da: Segolene Royal Poitou-Charentes eskualdeko presidente eta PS barrura haize freskoa eraman duen hautagaia. Haren aldekoak izan ziren atzo militanteek emandako botoen %60,62. Dominique Strauss-Kahn Ekonomia ministro ohia eta Laurent Fabius lehen ministro izana-bata zein bestea PSko buruzagitza historikoko kideak- ziren Royalen bi lehiakideak, eta biak oso berdintsu, oso atzetik, kokatu dira irabazlearen ondoren: Strauss-Kahn izan da bigarrena, botoen %20,83rekin; Fabiusek %18,54 jaso ditu.
Presidentetzarako hautagai izateko aukeratu dutela eta pozarren agertu da Royale. Halaber, PS barruan indarrak batzeko unea dela aldarrikatu du.
Frantzia
Segolene Royal aukeratu dute Frantziako presidentziarako PSren hautagai
Militante sozialisten botoen %60,62 eskuratu ditu alderdi barneko bozketan. Dominique Strauss-Kahn Ekonomia ministro ohiak botoen %20,83 bildu du, eta %18,54 Laurent Fabius lehen ministro ohiak. Orain, barne lehia amaitu dela, eta batasunerako deia egin du Royalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu