Langileak harrapatuta gelditu diren tunela N-603 (Segovia-San Rafael) eta CL-601 (Segovia-La Granja) artean dago, eta errepide hori Guardia Zibilak moztu du. Hala ere, larrialditako zerbitzuek errepide horiek ibil ditzakete. Segoviako ordezkaritzak adierazi duenaren arabera suhiltzaileak eta udaltzainak istripua izan den lekura joan dira.
Sindikatuek AVEko norabideak eraikitzen istripu asko izaten ari direla salatu dute. Urtarrila eta martxoa artean, 277 istripu izan dira AVEko norabideak egiten. Urtea hasi zenetik, lau langile hil dira AVEko norabideak eraikitzen.
Segoviako tuneleko leherketa
Segoviako AVEren tunelean izandako leherketagatik harrapatuta zeuden 39 langileak onik daudela adierazi du suhiltzaileak
Granja eta Riofrio (Segovia) arteko AVEren tunelean izandako leherketagatik harrapatuta zeuden 39 langileak erreskatatzen ari dira. Suhiltzaileak langileak onik ateratzen ari da, eta hildakorik ez dagoela adierazi du. Informazio agentziek esan dutenaren arabera, leherketa tuneleko iparraldeko sarbidean izan da, eta sua oraindik ez da gehiago zabaldu. Obretako teknikoen arabera, langileak eramaten dituen makina batek su hartu du, baina oraindik ez dakite leherketaren zergati zehatza. Istripua arratsaldeko hiruak eta erdi aldera izan da, langileen txanda aldaketaren mementoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu