Philippe Seguin Frantziako ministro izandako eta Asanblea Nazionaleko presidente ohia hil da bart, bihotzeko arazoak izan ostean. 66 urte zituen.
1986 eta 1988 artean izan zen ministro, Gizarte Gaietarakoa eta Enplegukoa, presidente Jacques Chirac kontserbadorea zela. Asanblea Nazionaleko buru, berriz, 1993-1997 artean izan zen.
1992an Maastricht-eko akordioaren aurka azaldu zen.
UMP alderdiak nabarmendu du "gizon zuzena" zela Seguin, eta beti "besteen zerbitzura" aritu zela.
munDUA
Seguin, Frantziako ministro eta Asanblea Nazionaleko presidente ohia zendu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu