Ekialde hurbila

Segurtasun arloko hiru arduradun dira gaur goizean Gazan hildakoak, AEBetako iturriek adierazi dutenez

AEBek ofizialki adierazi dutenez, segurtasun arloko hiru arduradun dira gaur goizeko erasoan hildakoak, AEBek Israelgo hiriburuan duten enbaxadako arduradunak hirurak. Hasiera batean, Jonh Wolf AEBtako bake bitartekaria hildakoen artean zegoela zabaldu da, baina azkenean berri hori gezurtatu egin dute. France press albiste agentziak esan duenez, Herri Erresistentziaren Talde ArmatuPalestinarrak hartu du bere gain AEBtako konboi diplomatikoaren aurka egindako erasoa. Jasser Arafat eta Abu Alak salatu egin dute gaur goizeko atentatua.

2003ko urriaren 15a
18:09
Entzun
Horren aurretik Hamas eta Jihad Islamiko erakundeek adierazi dute ez dutela inolako zerikusirik atentatu horretkin.

Atentatu hori dela eta, AEBtako enbaxadak Gaza lurraldetik irteteko agindu die bere funtzionariei eta herritar guztiei.

Bestalde, Jasser Arafat eta Abu Ala PANeko buruek salatu egin dute gaur goizeko atentatua.

Erasoa azpimarragarria da, lurralde horretan AEBtako kideen aurka egiten den lehen erasoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.