Segurtasun ezagatik, bozak atzeratzea aztertzen ari dira Yemenen

Otsailaren 21ean ziren bozak egitekoak; AEBek Al-Qaeda herrialdean indarra hartzen ari dela ohartarazi dute

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Ustez Al-Qaedari lotutako Ansar al-Xaria taldeko milizianoek heregun Yemengo Rada hiria hartu eta bertan «emirerri islamiko» baten sorrera aldarrikatu ondoren, otsailaren 21ean egitekoak diren presidentetzarako bozak atzeratzea aztertzen ari direla jakinarazi du Abu Bakr al-Kourbi Atzerri ministroak.

Ali Abdulah Saleh presidentearen kontrako protesten ondorioz, gobernuak eta NBE Nazio Batuen Erakundeak bozak otsailean egitea hitzartu zuten. Akordioa arriskuan egon daiteke Rada hiriko gertakariengatik. Hillary Clinton AEBetako estatu idazkariak kezka adierazi du, «Al-Qaeda indarra hartzen ari delako».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.