Siria

Segurtasun Kontseiluaren larrialdiko bilera eskatu du Frantziak Siriaz hitz egiteko

Turkiaren arabera, 150 "helburu militar" suntsitu dituzte azken egunetan Afrin inguruetan. Turkiako lurreko tropak euren kontrolpeko eremuan sartu direnik ukatu dute milizia kurduek.

Turkiako armadaren tankeak Siriako mugan. SEDAT SUNA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko urtarrilaren 21a
13:51
Entzun

Sare sozialen bidez jakinarazi du Frantziako Atzerri ministro Jean-Yves Le Drianek Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari eginiko eskaera. Turkia Sirian egiten ari den erasoaldiei buruzko larrialdiko bilera nahi du Parisek, eta baita giza laguntzari herrialdean sartzen uztea ere. Horiei guztiei buruz hitz egingo du bihar Turiako lehen ministroarekin egitekoa duen bileran. 

Atzerri ministroak gaitzetsi ditu azken egunetan Siriaren aldeko eregimenak Idlib inguruetan egindako bonbardaketak, eta eskatu die Astanako akordioen sinatzaileei errespeta ditzatela laguntza humanitariorako adostutako eremuak Idliben, Gutan eta Homs iparraldean. 

Turkiako lehen ministo Binali Yildirimek goizeko lehen orduan jakainarazi du militar turkiarrak lurrez sartu direla Afrinen, eta azken orduetako bonbardaketetan "150 helburu militar suntsitu" dituztela. Ordea, milizia kurduek ukatu dute halakorik, eta adierazi dute Turkiako armadaren lehen erasoari aurre egin diotela. 

Yildirimen esanetan, 30 kilometroko "eremu seguru bat" ezartzea da operazioaren helburua. Larunbatean hasitako aire operazioen jarraipena da igandekoa. Milizia kurduek salatu dutenez, sei zibil eta hiru miliziano hil ziren bonbardaketetan. Ordea, Turkiaren arabera, milizianoak ziren hildako guztiak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.