Mauritania

Segurtasun Nazionaleko zuzendaria izendatu dute Mauritaniako buruzagi berri

Estatu kolpe baten bidez Mauia Uld Sid'Ahmed Taia Mauritaniako presidentea boteretik kendu ondoren, Batzorde Militar batek hartu du agintea, eta Ely Uld Mohamed Vall orain arte Segurtasun Nazionaleko zuzendari izan dena izendatu dute guztien buru. Taia presidentearen eskutik hedatu diren "praktika totalitarioak" ezabatzea duela helburu agertu du Batzorde Militarrak, eta Mauritania "benetako demokrazia eta justiziarako prestatzea". Bi urtez eurak izango direla agintean iragarri dute.

2005eko abuztuaren 4a
13:07
Entzun
Izan ere, demokraziarako trantsizioa egiteko bi urte horiek ezinbestekoak direla iritzi dio Mauritaniako Armadako 16 goi karguk osatutako batzordeak. Gehienak, koronelak dira, hau da, Mauritaniako Armadan kargurik altuena duten militarrak.

Batzorde Militarrak agertu du agintean bi urtez egoteko asmoa duela, epe horri ezinbestekoa iritzi baitio demokraziarako igarobidea egiteko. Nolanahi ere, beren helburua Taiaren "praktika totalitarioak" atzera utzi, eta"benetako demokrazia eta justizia" lortzea dela diote.

Bitartean, Taia presidente oihak Nigerren jarraitzen du. Izan ere, lehendakaria kanpoan zela —Saudi Arabian, Fahd erregearen hiletetan— baliatu zuten armetan altxatutako militarrek kolpea emateko, eta eragotzi egin zioten Taiaren hegazkinari Mauritanian lurrartzea.

Nazioarteko komunitateak, oro har, gaitzetsi egin du estatu kolpea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.