IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako lehendakariak Yukiya Amanok adierazi du ekainean segurtasun nuklearrari buruzko nazioarteko batzar bat egingo dutela. Izan ere, gai «larri» hau ezin da utzi soilik aditu eta teknikarien eskuetan, Amanoren ustez. Izaera politikoko bilera izango da, beraz.
Batzarrean, Fukushimako gertakaria ikertu, krisitik ikas daitekeena eztabaidatu eta segurtasun nuklearra handitzeko neurriak zehaztu nahi dituzte. Istripu nuklearretan nazioarteak eman behar duen erantzuna indartu behar da, IAEAren arabera. Bestalde, Amanok gogorarazi du Fukushimaren egoera oso larria dela eta oraindik ez dela gainditu krisia.
Segurtasun nuklearrari buruz nazioarteko bilera bat egingo du IAEAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu