Lau enpresak eskatu diote erakundeari hamabi erreaktore nuklear ikuskatzen has dadila. NRAk uztailaren 8an onartu zituen zentral nuklearrek bete beharreko segurtasun baldintza berriak, eta horren ondoren egin dute eskaria enpresek.
Dozena bat hobekuntza egin beharko dizkiete zentralei; besteak beste, hondamendi naturalen aurrean hartu beharreko neurriak sendotzea eta aireztapen sistemak hobetzea.
Laurogei aditu ariko dira zentralak ikuskatzen, sei hilabetez.
2011n gertatutako tsunamiak hondamendi nuklearra eragin zuen Fukushimako zentralean, 1986an Txernobilgo zentraleko istripuaz geroztik izandako larriena. 2011ko ezbeharraz geroztik, herrialdean dauden 50 erreaktoreetatik 48 jardunik gabe ditu Japoniak.
Behin zentralak ikuskatuta, enpresek gobernuari eskatu beharko diote jarduna berriro abiatzeko baimena.