Sei aditu zigortu dituzte L'Aquilako lurrikarengatik
ERROMA. Italiako L'Aquila hiriko lurrikararen harira, L'Aquilako Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri die 2009an Arrisku Handiko Batzordea osatzen zuten sei zientzialariri. Lurrikara bat izateko zegoen arriskua gutxiestea eta aurrez neurriak ez hartzea leporatu die auzitegiak. L'Aquilan 2009 izandako lurrikarak 300 hildako baino gehiago eragin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu