Katalunia

Sei buruzagi preso independentista Kataluniara hurbiltzen hasiko dira gaur

Barne Ministerioak jakinarazi du gaur hasiko dela hurbilketarekin, eta presoak Kataluniara iritsiko direla etzi eta osteguna artean. Espainiako hiru espetxetan daude kartzelatuta, behin-behinean.

Quim Torra Kataluniako presidentea, bisita batean. FERNANDO VILLAR / EFE
Berria
2018ko uztailaren 2a
06:58
Entzun

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua, Raul Romeva Atzerri kontseilari kargugabetua, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea Sant Joan de Vilatorradako presondegira eramango dituzte —Katalunia erdialdera, Bartzelonatik 50 bat kilometrotara—.

Dolors Bassa Lan kontseilari kargugabetua eta Carmen Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia, berriz, Figuereseko kartzelara lekualdatuko dituzte —Katalunia ipar-ekialdera, Gironatik 43 bat kilometrora—.

Joquim Forn, Jordi Turrull eta Josep Rull kontseilari kargugabetuen tramiteak ez dituzte oraindik amaitu, eta, beraz, ez dituzte egunotan hurbilduko. Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Quim Torra Kataluniakoa datorren astelehenean batzartuko dira Madrilen.

Instrukzioa itxitakoan preso daudenak Kataluniara lekualdatzea "arrazoizkoa" irudituko litzaiokeela esan zuen Sanchezek. Ekainaren 18an egin zituen adierazpenok. Lau egun lehenago, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroakhitz egin zuen auziaz, eta adierazi zuen Pablo Llarena epaileak balioztatuz gero ez litzatekeela "eragozpenik" egongo; Auzitegi Goreneko epaileak baiezkoa eman zion gobernuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.