Arma nuklearrak

Sei estatu batzartuta daude Pekinen, Ipar Korearen programa nuklearra gerarazteko asmoz

Ipar Koreako, AEBetako, Txinako, Hego Koreako, Japoniako eta Errusiako Atzerri ministrordeak Pekinen bilduta daude, Ipar Koreak arma nuklearren programari ekiteak sortu duen krisia bideratzen saiatzeko. Ipar Korea eta AEBak dira auzi horretako aurkari nagusiak: armagintza nuklearra bertan behera uzteko exijitzen dio Washingtonek Piongiangi; Ipar Koreak, ostera, AEBen erasorik ez duela jasoko bermatzen duen ituna hitzartu nahi du Washingtonekin.

2003ko abuztuaren 27a
19:03
Entzun
Funtsean, baldintza horiek jartzen dizkiote elkarri AEBek eta Ipar Koreak programa nuklearraren inguruan sortu den krisia gainditzeko. Horrez gain, Piongiangek arma nuklearrak gutxitzeko nazioarteko hitzarmena nahi du Washingtonek, eta, Ipar Koreak, berriz, AEBek bere kontrako zigor ekonomikoak bertan behera uztea.

Nolanahi ere, AEBek ez dute konfiantzarik Ipar Korearengan, eta, era berean, Ipar Korea AEBen eraso baten beldur dira. Giro horretan, beraz, ez da erraza izango akordioetara iristea.

Beste lau estatuek, Txinak, Hego Koreak, Japoniak eta Errusiak zubi lana egin nahi dute.

Goizeko 09:00etan hasi da batzarra Pekinen (goizaldeko 03:00ak Euskal Herrian). 13:35etan (07:35 Euskal Herrian) amaitu da lehen saio hori, eta parte hartzaileek ez dute adierazpenik egin nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.