errefuxiatuak

Sei haur hil dira Turkiako kostaldearen parean bi ontzi hondoratuta

Bi ontzietan 80 errefuxiatu inguru zihoazen, asko afganistandarrak eta siriarrak. Hildako haurren artean urte bateko eta 4 urteko bi anaia daude.

Errefuxiatuz betetako bi ontzi, azaroaren 3an, Turkiatik atera eta Egeo itsasoa zeharkatu ostean, Lesbosera iristen. STRATIS BALASKAS, EFE
2015eko azaroaren 27a
13:14
Entzun

Turkiako kostazainek jakinarazi dutenez, bi izan dira hondoratu diren ontziak. Batean 55 errefuxiatu zihoazen, gehienak afganiarrak eta siriarrak, eta horiekin zihoazen lau haur ere hil dira. Lesbos uhartera zihoazen, errefuxiatuek Grezian duten helduleku nagusietako bat.

Ordu batzuk lehenago beste bi haur hil dira. Ontzi horretan 25 errefuxiatu inguru zihoazen. Bodrum penintsula inguruan hondoratu da ontzia, eta Diven Halil Hussein eta Beren Halil Hussein anaiak hil dira; batek urte bat eta besteak 4 zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.