Sei herrialdek Bakearen Nobel sari banaketa boikotatzea erabaki dute

Sariak banatzeaz arduratzen den institutuak salatu du Txinak presio egin duela boikotaren alde

Erredakzioa
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Sei herrialdek Bakearen Nobel saria banatzeko ekitaldian ez parte hartzea erabaki dute: egindako gonbitari ezezkoarekin erantzun diote Errusiak, Irakek, Kazakhstanek, Kubak, Marokok eta Txinak. Azken horrek egindako presioak izan du zerikusia horretan. Txinak izugarrizko kanpaina egin du sari banaketari sabotajea egiteko.

Liu Xiaobo disidente txinatarrari eman diote aurten Bakearen Nobel saria. Liu, baina, preso du Txinak, eta ez berari ez familiari ere ez die utziko saria banatzeko ekitaldira joaten. Horregatik, ekitaldi bertan behera utz dezakete, edo bestela, atzeratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.