Mundua

Sei hildako eta 200dik gora zauritu Egipton

Anaia Musulmanek salatu dutenez, Mursiren aurkariek lau pertsona hil dituzte tiroz Mansura hirian. Sinai iparraldean bi zibil zendu dira talde armatu batek eraso egin ostean.  

2013ko uztailaren 20a
11:53
Entzun

Anaia Musulmanek Facebook sare sozialean eskegitako komunikatu baten arabera, lau pertsona hil eta berrehun bat inguru zauritu dira Mansura hirian gertatutako istiluetan. Jakitera eman dutenez, Mohamed Mursi presidente ohiaren aurkariek egindako tiroz zauritu eta hil dira biktimak. 

Istiluak Egiptoko hainbat probintziatan egin diren manifestazioen ondotik etorri dira. Presidente ohiaren aldeko eta kontrako manifestariak leudeke gertakari horien atzean. 

Bestalde, Anaia Musulmanek ohar bidez salatu dutenez, aurreko egunetan atxilotutako erakunde islamistaren goi karguak segurtasun handiko espetxe batera eraman dituzte. Atxilotuen artean, Mahdi Akef erakunde islamistaren presidente ohia, Rashad Bayumi zuzendari laguntzailea, eta Shater lehendakariordea leudeke, besteak beste.    

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.