Sei jeneral ohi atxilotu dituzte Turkian
ANKARA. Turkiako Poliziak sei jeneral ohi atxilotu zituen atzo, 1997ko estatu kolpearekin zerikusia dutelakoan. Justizia iragan apirilaren 12an hasi zen estatu kolpe hori ikertzen, eta, ordutik, 71 ofizial atxilotu dituzte. Horietako 51 espetxeratu egin dituzte, ikerketapean. Necmettin Erbakan islamista gobernutik kentzeko eman zuten kolpe hura militarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu